Nola ikasi irakasle izaten
2016ko irailaren 14a, asteazkena.
Gaurko saioan, Aingeruk kartografia bat zer den eta nola planteatu beharko genukeen erakutsi digu ondoko galdera hauei buruzko hausnarketa pertsonal bat egiteko eskatuz: "Nola egiten diozu aurre ikerketari?""Nolako galderak etortzen zaizkizu burura?""Zeintzuk izan daitezke erronkak?""Zer gehitu diezaiokezu ikerketa-tailerrari?""Zer espero duzu ikastea?". Gainera, ikasle batzuen ideiak ikusi ditugu bideo batean. Ideiak, ikasle horiek egindako kartografia ezberdinei bideratuta zeuden.Honela, Aingeruk proposatutako galderak erantzuten saiatuko naiz.
Ikerketari aurre egiteko, nirekiko konfiantza izatea ezinbestekoa litzateke. Izan ere, ez bainago ziur egin nahi dudanaz, eta trasmititu nahi dudanaz, ez dut bere osotasunean trasmitituko. Horretarako, gaia aldez aurretik ondo finkatuta izatea izango litzateke egokiena. Pazientziaz, eta gogotsu hartzea egoera, oso garrantzitsua izango da ere.Hala ere, nire ikerketari buruzko hainbat galdera etortzen zaizkit burura: "Nire bizitzako zer esperientzietatik ateratzen ditut egun dazkadan baloreak?" "Nola trasmititu nahi ditut balore horiek?" "Nola aplikatu ditzazket ariketa ezberdinen barruan?"...Burura etortzen zaizkidan erronkak kirolaren esparruan ikasi ditudan baloreen inguruan dira. Lehen hezkuntzan ikasten nuenetik gaur egunera arte talde kirolak asko erakutsi dit, saskibaloiak hain zuzen. Bizitzan zehar, segunduro segunduro zerbait ikasten dugula pentsatzsen dut, beraz, esperientzia honekin nik erakusteaz gain, badakit asko ikasiko dudala ere. Pertsona bakoitza ezberdina baita, eta bizitza hartu eman bat da. Pertsona guztietaz, eta egoera guztietaz zerbait ikasten da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario