KARTOGRAFIA

Gaur, hilaren 19an Kartografia gaiarekin sartu gara. Eta hurrengoa da planteatu duguna:


DATUAK JASOTZEN


Kartografiari hasiera emateko, taldeko kide bakoitzak 4 objektu esanguratsu bildu genituen, bertan, bakoitzaren ikaskuntza prozesuaren alderdi nagusi bat izan dena azaltzen zelarik. Nire lau ebidentziak argazkiak ziren, horien artean, kirola, gertuko jendea, musika eta txakurra. Behin bilduta taldearekin konpartitu genituen gure ideiak. Orduan, askorekin bat egiten genuelaz konturatu ginen.






DATUAK AZTERTZEN


Behin taldean bilduta, gure ideiak askatu eta geroz eta ideia gehiago etortzen ziren burura besteei entzuten. Gainera, elkarrizketa hori mugikor batekin grabatu egin genuen, lana egiterako garaian lagungarri egingo zitzaigulakoan. Elkarrizketa hori gauzatzeko hainbat galdera proposatu zituen Aingeruk:


• Nola ikasten duzu zure egunerokotasunean, alegia, egoera arruntetan?• Zerk definitzen du zure bizitzan ikaskuntza egoera esanguratsua edo erreala?• Nola igarotzen eta interaktuatzen dute ikasteko era hauek?• Zein da bestearen papera ikasteko esperientzia hauetan?• Zein da informazioaren eta komunikazioaren teknologien papera ikasteko era hauetan?• Zerk eragiten du zure ikaskuntza prozesuan?


Hariari jarraitzeko galdera interesgarriak iruditu zitzaizkigun, eta lagungarriak izan ziren. Hasieran galduta aurkitzen ginen eta.


Elkarrizketaren ostean, eta konklusio batzuetara iritsi ondoren, gure buruarekin, Aingerurekin hitz egin genuen, eta harek oraindik ideaia gehiago ekarri zituen. Lagungarria eta oso interesgarria izan zen berekin hitz egitea, izan ere reflexionatzera eraman gintuen. Eta, esan behar dut, kartografia egiterako orduan berak proposatu zituen ideietan pentsatu dudala.


DATUAK ANTOLATZEN



Behin datu guztiak mahai gainean edukita, bakoitza bere etxean kartografia egin zuen. Nire kasuan, kartulina erabili nuen, eta nahiz eta ezin izan nuen nahi nuen guztia bertan sartu, nire ustez garrantzi handiena duena ipini dut.






Hau litzateke nire kartografiaren azken emaitza, eta beherako zati bakoitzaren azalpena:












AURKIKUNTZAK AZTERTZEN

Nire kartografia hurrengo honetan oinarrituko litzateke.

Erdian azaltzen den bizi lerro hau, nire bizitza deskribatuko luke. Izan ere, bizitza, gora behera etengabea izan da niretzako. Honekin esan nahi dut ere, gauza honak gertatu direla, oso zoriontsua izan zaitezkela, baina zoriontasuna ez dela iraunkorra, baizik ete, jun eta etorri bat. Azkenean, zer litzateke bizitza pasadizo guztiak onak izango balira? ... Finean, kartografiako adar guztiak bertatik zergatik ateratzen diren azaldu nahi nuen. Hots, nire bizitza gezi guzti horiek adierazten dutenean oinarritzen baita.

Bi argazki hauek batera kokatzen ditut. Bata gabe bestea ez baitzen berdina izango. Kirolaren arloa oso garrantzitsua izan da nire ikaskuntza prozesuan. Eskubian ikusten duzuen argazkiak bizitzak aldatu baitzian. Radio eta kubitoaren arteko luxazio bat izan ostean, medikuek ez zuten nire besoaren mobilidade osorik aprobatzen. Baina, indartsu eta gogotsu gaur egun ere praktikatzen dudan kirola praktikatzen jarri eta %98.9ko mugikortasuna daukat orain. Osasunaz gain, kirol honek balore asko erakutsi dizkit. Talde izaten, eta ez berekoia izaten. Denon onuran pentsatzen eta ez bakarrik nirean. Honela gauza arrigarriak egin ditugu. Azkenean, talde batek euskarria behar du izan, hori ez balego, denak pikutara! 


Zer esanik ez bertan egiten diren laguntasun harreman estuetaz, nire egungo euskarri sendoena. Nahiz eta beste adar batean kokatu ditudan (kirol kanpoko jendeak ere betetzen duelako esparru hau). 


Baloreetan garrantzitsuena txiki honek erakutsi dit. Duela hiru urte eta erdi nire bizitzara iritsi zen animalia. Hasiera batean, bildurra nien animaliei, txakurrei bereziki. Berak beldurra gainditzen irakatsi dit. Ez zaio inportik haserre, triste, nekatuta, alai,.. zauden, bera da fideltasunaren adibiderik onena. BETI hondoan. Maitatzen erakutsi dit ere.



Azkenik, musika esparrua aipatuko dut. Izan ere, askatasuna ematen didala pentsatzen dut. Ondo dago alderdi batzuetara sendo lotuta egotea, baina bakoitzarentzat aisi momentu bat, libertade momentu bat, utzi behar dela beharrezkoa dela pentsatzen dut. Eta niri musikak hegalak ematen dizkit. Zearo deskonektatzea zer den ez dakit musika ez badut nire bizitzan. Flauta travesera jarri dut, nik jotzen dudan instrumentua delako, baina musika orokortasun batean maite dut.



Honekin, pentsatzen dut ahalik eta garbien eta ahal izan dudan moduan espresatu dudala nire kartografian interpretatu nahi izan dudana. Zuen gustokoa izatea espero dut.








No hay comentarios:

Publicar un comentario