Saio honetan, gure kartografiak erakutsi ditugu beste ikaskideei. Talde bakoitzeko kartografia bat, eta bere egilea taldez talde mugitu da hau erakusten gainontzeko taldeei. Arkaitz izan da gure taldeko buruzagia. bitartean guk ikaskide hauek jaso ditugu:
Hasteko, Miren Jauregui etorri da bere kartografia erakustera bere taldera. Mirenek azaldu duenez, eskolatik kanpo gehiago ikasi du, beharra izan duenean. Inposatuta ikasteak ez dio asko erakutsi. Ez diotenean ebaluatu. Liburu asko irakurri ditu. Kaleko kartelak begiratuz.
Bigarrenik, Diana Lopez etorri da. Hau da bere kartografiaren azalpena: fondo beltza argazkiei garrantzia emateko. Puxikak txikitako ilusioa, kanpotik aldatu arren jarraitzen duelako. Familia, hezkuntza, lagunak, kirola eta bidaiak, liburuak, … multzoak ezberdinak dira(puxikak). Multzo bakoitza esaldi batekin dauka. Haietako bi pertsonalitateari buruz. Familia: baloreak, errespetua, babesa, konbibentzia eta maitasuna. Etxea eta british host family (bere atzerriko familia dena). Hezkuntza: DBH, udako monitore taldea, unibertsitateko taldea; talde-lana, … Kirola: Entrenatzailea 6 urtetatik, Judoko haurrak, esku pilotan txikitan, eskola kirola, premioak pala, esku-pilota, igeriketa eta judo. Lagunak: asko transmititu diete, euskarri bat izan dira, momentu onak bizi izan ditu haiekin, bizipenak… Bestelakoak: Irakurtzea, bidaiatzea, kanpora juteak asko irekitzen dizula pentsatzen du.
Hirugarrenik, Ander Iturbe etorri da gure taldera bere kartografiarekin hau adierazi nahian: bera alde batean eta ebidentziak globo baten barruan. Aitona baserrian bizi da, egunero joaten ziren animaliak zaintzera, baratzako lanak egitera eta abar. Asko ikasi du baserriko bizitzari buruz, ikusita ikasi du, ez irakasten aritu direlako. Hegazkin baten bidez, bidaietako lagunaez eta beste lurraldetakoetaz gogoratu nahi izan da, hizkuntza desberdinek izan duten eragina beretzat ere. Mahai bat marraztu du ere, ordu asko pasatzen ditugula ikasten errepresentatzeko. Googlen bilatzen dugu zerbait ez dakigunean, eta berarentzat garrantzitsua izan da ere logoa ipintzea. Lehen zerbait ez jakitean lagunei deitzen zien, orain aldiz, IKTak erabiltzen ditu. Geratzeko berdin. Kotxeak asko gustatzen zaizkio, rally-etara joaten da. Aulki gurpildunarekin erlazionatuta: norbaitek galdetu zion ea kirolen bat praktikatzen zuen, eta pilotan ibiltzen zela, eta esan zion aulkiarekin saskibaloian ibil zitekeela. Hasieratik kirolean ibili izan ez balitz orain gurpildun aulkian ibili beharko litzateke agian. Horrek erakutsi dio lan egin behar dela, eta nahi denarengatik borrokatu behar dela ere.
Azkenik, Nora Ilarramendi izan da bere kartografia erkustera etorri dena, eta hau da azaldu duena: nire bizitzako giltza ni naiz, nire euskarria, ni naiz erabakitzen dudana. Bizitzan lagundu didaten pertsonak, baloreak transmititu didatenak barruan. Lagunak, musika (talde gogokoena), udako lagunak, kirola, dantza taldea, mutila eta FAMILIA gorago, garrantzitsuagoa dalako.
NIRE KONKLUSIOA...
Familia danetan atera da, ez da harritzekoa, garrantzitsua dalako.
Kirolak nire bizitzan garrantzi handia dauka eta besteen bizitzetan garrantzia ere daukala konturatu naiz. Balore desberdin asko ikasten baitira.
Lagun multzoarekin asko ikasten duzu, eta beraiekin ikasten duzuna zuk ere transmiti dezakezu. Bizitza hartu eman etengabe bat baita.
Sormena nabarmendu da, denak oso bereziak zirelako. Bakoitzak bere modura ikasten duenean askoz hobeto ikasten da. Irakasle izatean ariketak modu batean baino gehiagotan egiteko programatu behar ditugu, ikasleen funtzionamenduaren arabera. Aniztasuna kontuan izan behar dugu. Sisteman alineatu eta sistematik kanpo jokatu, horiek dira aukerak. Gu denok alineatuta gaude, txikitatik ikasi duguna da hori, sozializazio prozesu bat jasan dugu eskolan, denek dakigu irakaslea dela botere figura, eta guk obeditu behar diogula.
Bidaiak gaia kartografietan nahiko atera da eta garrantzitsua iruditu zaigu. Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka antidotorik onena da bidaiatzea. Ohitura ezberdinak baititugu jateko, janzteko, altxatzeko…munduko leku ezberdinetan.

No hay comentarios:
Publicar un comentario